Vasco navarro zeritzonaren bidea Europako lau bide berde onenen artean izendatu dute

hirinet 2013ko irailaren 13a

euskonafarraren-bideaAraba zeharkatzen duen antzinako trenbide eusko-nafarraren bidea Europako onenen artean dagoela iragarri du European Greenways Association-ek. Izan ere, bikaintasunaren kategorian hirugarren postua eman dio bide berdeari, Europako lau bide berde onenen artean kokatuz.

 

Vasco Navarro zeritzonaren bide berdea antzeko ezaugarriak dituzten bederatzi herrialdetako beste 20 ekimenekin lehiatu da. Eusko-nafarraren bideak Portugaleko Do Dao ekobidearekin berdindu du. Lehenengo saria, berriz, Austriako Tuerniitzer Radweg-ek eskuratu du eta bigarrena, Kadizeko Olvero bideak. Marta Ruiz Arabako Foru Aldundiako Ingurumen diputatuak jaso zuen saria Portugalen eta bere esanetan, “sari hau Arabako bide berdeen sarea Europan sustatzeko baliogarria izango da”.

Urte honetan 173.000 erabiltzaile izan ditu bide berde honek, 2011an baina %15,17 gehiago.


Antzinako trenbide eusko-nafarraren bide berdeak Arlabaneko portutik Lizarraraino garatzen da eta Araba zeharkatzen du iparraldetik hego-ekialdera, Lautada eta Arabako mendialdea zeharkatuz. Bidearen baitan Antoñanako Interpretazio Zentroa aurki daiteke eta bizikletak hartzeko zerbitzua ere eskaintzen du.


Informazio gehiago: Vasco navarro zeritzonaren bide berdea

 

Irudia: El Correo

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago