Xtraklub gazteentzako aisialdi, kultura eta kirol jardueren programan izena emateko epea zabalik

hirinet 2013ko ira. 12a, 10:39

xtraclub_2013neguaXtraklub programaren baitan 12 urtetik 18ra bitarteko gazteei zuzendutako aisialdi, kultura eta kirol jardueren programazioa irailaren 29tik abenduaren 28ra bitartean gauzatuko da eta bertan izena emateko epea zabalik dago. Ikasturte berri honetan, 40 jarduera eskainiko dira; guztira, 774 leku. Udalaren kirol instalazioetako bazkideek % 40ko deskontua izango dute, jarduera guztien prezioan.

Denboraldi honetan proposamen berri ugari eskainiko dira: asteburuko irteerak —Asturiasera edo Zarautzera—, gorputz perkusioa, umorezko bakarrizketak, Gasteizko soinu mapa egitea eta abar. Kulturaren, kirolaren, musikaren, arte sorkuntzaren eta aisialdiaren alorrean diharduten hiriko profesionalek emango dituzte ikastaro guztiak.

Hona programaren baitako eskaintza:

XPRESS LANTEGIAK: 

1 eta 3 saio bitartekoak. Kulturaren, aisiaren eta denbora librearen inguruko ekintzak: soinu mapa, zure txirringa konpondu, biziriderrak, prestatu kebaba, graffitia, DJa, kamisetak diseinatzen, rola, imajina ezazu Xtraklub, ile apaindegia, masajeak eta baltsamoak, goxoak sukaldatzen, argazkilaritza, Gabon zaharreko makillajea.,

XTRA LANTEGIAK: 

Bi hileko ekintzak, 6 saiokoak. Hainbat diziplinatan sakontzeko eta ikasteko: gorputz perkusioa, birziklatu opariak egiteko, zure koba zuloa apaindu, umorezko bakarrizketak, hiriko dantza, bideojokoak.

XTRA KIROLA: 

Zenbait kirol jarduera ezagutzen hasteko ekintzak: eskalada, futbito txapelketa, padela.

HIRIKO IRTEERAK: 

Gasteiz ingurunean egiteko proposamenak: kartinga, bolatokia, animaliekin kontzientzia izan, hiriko termak.

KIROL ABENTURA, KULTUR BIDAIAK ETA IRTEERAK: 

Egun eta asteburuko proposamenak hiriak eta esparru naturalak ezagutzeko, baita kirol abentura egiteko ere: asteburua Asturiasen— Sellaren jaitsiera eta xendazaletasuna, Llanesen—, Halloween asteburua Zarautzen, hipika, Cidadoeko bide berdea eta termak, espeleologia Mairulegorretan, zirkuitua zuhaitzen artean eta arku tiroa Otxandion, Iruñea eta Rocópolis.

XTRA MAUKAK. Hiriko merkataritza establezimendu batzuen laguntzarekin, 12  eta 18 urte bitarteko gazteek beherapenak izango dituzte hainbat arlotan: antzokia, liburu-dendak, bola-tokia eta kirol-dendak.

Izena emateko bideak: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, gizarte etxeetan, herritarrei laguntzeko bulegoetan, 010 telefonoan nahiz udalaren web-orrian egin ahal izango da.


Informazio gehiago: Xtraclub 2013 programa


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide