Kale-ikuskizunak, umeentzako tailerrak, magia ibilbideak Alde Zaharretik eta zinema zikloak dira, besteak beste, Jose Angel Suarez Arabako Ilusionisten elkarteko zuzendariak aurkeztu duen programaren osagai garrantzitsuenak. Aurtengo berritasunen artean, Afades elkartearekin batera ospatuko den gala solidarioa aurkituko dugu, izan ere, irailaren 21ean Alzheimerraren nazioarteko eguna da.
Beraz, datorren astean magia nonahi topatu dugu; kalean bertan, erakusleihoetan, Txagorritxuko ospitalean, ikastetxeetan, tranbiaren geltokietan… Horrez gain, magiaren munduko profesionalak eta zaletuak bilduko dituzten galak eta jardunaldiak Printzipal Antzokian eta Europa jauregian ospatuko dira. Artium museoan, berriz, magia eta zinema zikloa egingo da. Azkenik, ‘Off festival’ atalak magoen ikuskizunak eskainiko ditu hiriko hainbat taberna eta jatetxetan.
Informazio gehiago eta programazio osoa: www.magialdia.org
Datorren astean Gasteiz magiaren hiriburu bilakatuko da, izan ere, Magialdia ilusionismo jaialdia gure artean izango da irailaren 16tik 22ra bitartean. Aurtengo XXV.edizioa ospatzeko, 70 ikuskizun inguru eskainiko ditu, ilusioa sortzen trebeak diren 40 bat magoren eskutik.