Eraso matxisten aurkako kontzentrazioa Zabalganan

hirinet 2013ko irailaren 11

zabalgana_kontzentrazioaHiru izan dira azken hilabete honetan Zabalgana auzoan gertaturiko emakumeen kontrako indarkeria kasuak. Azken biak, zehazki, aurreko igande eta astelehenean gertatu ziren. Zabalgana Batuz auzo elkarteak eta Bilgune Feministak gertaera horiek salatu nahi dituzte eta iragarri duten moduan, “emakumeak gutxietsi eta erasotzen dituen hauek bezalako kasu guztiak gaitzetsi eta arbuiatu nahi ditugu KONTZENTRAZIO baten bidez”.

 

Hitzordua datorren ostegunean izango da Zabalgana etorbide eta Nazio batuen etorbidearen arteko gurutzebidean.

“Gure elkartasuna helarazi nahi diegu erasotutako auzokide hauei zein mota hauetako egoerak jasaten dituen emakume orori, eta gertaera hauek salatzeko deia luzatzen dugu. Halaber, jokabide matxistekin amaitzeko neurri hezitzaile eta konzientziatzaileak har daitezela eskatzen dugu, berdintasunean oinarritutako gizarte bat lortzeko xedearekin, izan ere, erasoak guztion ardura den arazo bat da”, adierazi dute.


 

Noiz? Irailaren 12an ostegunean, 19.30ean

Non? Zabalgana etorbide eta Nazio batuen etorbidearen arteko gurutzebidean

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago