Hauek dira aipatutako kaleak:
- Pilar: Peru kalea.
- Txagorritxu: Jose Atxotegi kalea.
- Zaramaga: Martin Olabe, Lorenzo Prestamero, Bernal Díaz de Luco eta Zuiako Taldea kaleak.
- Aranbizkarra: Palentzia kalea.
- Judimendi: Tornay Medikua, Cola y Goiti, Trebiñuko Konderria.
- Mendizorrotza: Batan ibilbidea, Nieves Cano.
- San Kristobal: Castro Urdiales.
- Sansomendi: Goro plaza.
Berdintasun Zerbitzuaren, Espazio Publikoaren Sailaren eta Herritarren Segurtasunaren Sailaren arteko koordinazioaren emaitza da hobekuntza hori. Izan ere, 2011ko urtarriletik 2013ko apirilera bitartean izandako sexu erasoei eta emakumeen kontrako bestelako erasoei buruzko datuak aintzat hartu dira. Berritze-lan hauen aurrekontu-partida 40.000 eurokoa da.
Udalak adierazi duen moduan, hiriko zortzi auzotako 14 kaletako argiteria publikoa berrituko da, emakumeen segurtasuna hobetze aldera. Guztira, 128 argi aldatuko dira. Kale horietako faroletako argiak kendu egingo dira, argi-eraginkortasun eskasekoak izaki, eta argi eraginkorragoak jarriko dira horien lekuan, potentzia handiagokoak eta optika berrikoak, argitu beharreko eremua hobeto eta modu uniformeagoan argitzeko.