Gasteizko Udaleko Gazteria Sailak antolatutako lehiaketa honek bosgarren urtea bete du aurten eta orain arte lurraldearekin, mestizajearekin, berdintasunarekin eta ekologiarekin lotutako gaiak islatu dira, beti ere gazteen ikuspegitik. Edizio honetako gaia, aldiz, “Hiriaren gaineko gazte begiradak” dugu.
Lanak lehiaketaren oinarrietan adierazi diren formatuetan aurkeztu behar dira “gazteria@vitoria-gasteiz.org” postara bidalita, edo CD batean Plaza Berriko Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan.
Informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org
14 eta 25 urte bitartekoentzako Gazte Klik bideo eta argazki digitalen lehiaketak ireki du lanak aurkezteko epea. Interesa daukatenek urriaren 13ra arte aurkeztu ahal izango dituzte argazki serieak eta bideoak. Aurtengo berrikuntza gisa, lanak bideoan ere aurkeztu ahalko direnez, lehiaketaren izena Gazte Klik Klak izatera pasa da.