Enplegurako prestakuntza ikastaroetako izen-ematea, astelehenetik aurrera

hirinet 2013ko ira. 7a, 14:00

prestakuntza-enplegurakoAstelehen honetan, hilak 9, lana aurkitzeko aukerak hobetze aldera Udalak eskaintzen dituen ikastaroetan izena emateko epea zabalduko da. 1235 plaza eskainiko dituzte ‘une honetan goranzko joera duten hiriko bost jarduera-sektoretan’: birgaitzea eta eraikuntza iraunkorra, industria eta automozioa, enplegu berdea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta pertsona, komunitate nahiz enpresentzako zerbitzuak.

Eskabideak ondorengo lekuetan aurkeztu ahal izango dira: herritarrei laguntzeko bulegoetan, IKTIn (Castro Urdiales kalea, 10), Ignacio Ellacuría ikastegian (Castro Urdiales kalea, 12), Prestakuntza eta Ekonomi Sustapenerako Zerbitzuan (Frai Zacarias Martinez kalea, 3) eta Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (Plaza Berrian, 1).


Ikastaroak urrian hasiko dira eta 2014ko apirilera arte luzatuko dira horietako batzuk.

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide