Udaleko langileen protestak non, Maroto... lekutan

hirinet 2013ko irailaren 6a

maroto-master-chefUdal langileen batzordeak murrizketen aurkako protesta deitu zuen atzo. Protestaren eskenatokia, gainera, ez-ohikoa izan zen. Izan ere, FesTVal jaialdiaren baitan Javier Maroto alkateak Canal Cocina-ko Master Chef programako saio bat grabatu behar zuen kalean bertan. Grabaketa 18.30ean egitekoa zen eta langile batzordeak ordu berdinean zuen deituta protesta.

Gasteizko Udalean jasaten ari diren murrizketen aurkako protestaren berri izan zuenean, Marotok grabaketa ordubete aurreratzea erabaki zuen ‘inor abisatu gabe’, azaltzen du batzordeak ohar batean. Batzordearen ustetan, Marotok ihes egin zuen, halaxe ulertzen dute behintzat grabaketaren hitzordua aurreratu izana.


Langile batzordeak salatzen du Marotori berdin zaiola biztanleak abisatu gabe ekitaldi bat aldatzea ‘enpleguaren suntsiketaren kontrako aldarrikapenak ez entzuteko baldin bada’. Batzordeak argi dauka alkateak ezin izango duela beti haiengandik ihes egin eta, horregatik, protestekin jarraituko dute.

 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago