Urtero bezala Bizkaiko Urtxintxa Eskolak eta Gasteizko Euskharan elkarteak astialdiko BEGIRALE eta ZUZENDARI ikastaroak antolatu dituzte.
Non? GASTEIZEN
Matrikulazioa: IRAILAren 16tik 27ra bitartean (Euskharan elkartea. Amaia zentroa. Benito Perez Galdos plaza. Telf: 945288275. 16.00 - 19.00)
Begirale ikastaroa: 2013ko urritik 2014ko maiatzera (astelehen arratsaldero eta 8 asteburu)
Zuzendari ikastaroa: 2013ko urritik 2014ko martxora (astelehen arratsaldero eta asteburu bat)
Informazio gehiago: www.urtxintxaeskola.org
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.