Xuban Nafarrateren auzia ireki du Arabako Auzitegiak

hirinet 2013ko irailaren 5a

xuban-nafarrate-bideo-irudiaArabako Lurralde Auzitegiko Bigarren Aretoak Xuban Nafarrate gaztearen auzia berriro ere ikertzea eskatu du. Iazko martxoaren 20an izan zen greba orokorrean Ertzaintzaren karga baten ondoren ospitalera eraman behar izan zuten Nafarrate.

Anbulantziako txostenaren arabera, eraso egin zioten eta amnesia zuen. Larrialdietan egin zioten txostenak konortea galdu zuela ere esaten du. Zainketa Intentsiboen Unitatera eraman zuten Nafarrate, eta bertan sei egun igaro zituen.


Iragan urtarrilean, aldiz, Gasteizko Instrukzioko 2. Epaitegiak gazteak bost ertzainen kontra jarritako salaketa artxibatu egin zuen. Artxibatzeko arrazoien artean, Nafarrate estropezu eginda bere kabuz erori eta zauritu zela zioen, eta ez, gazteak esan bezala, ertzainen gomazko pilota baten kolpearen ondorioz. Gasteizko epaitegiak Herrizaingo Sailaren bertsoarekin bat egin zuen, alabaina, Arabako Auzitegiak senideek jarritako errekurtsoa onartu eta ikertzeari ekingo dio. Gertatu zena ez dagoela argi eta “bertsio ofiziala” ezbaian jartzeko arrazoiak badaudela uste du Arabako Auzitegiak.


Iturria: Berria.info

Irudia: Nafarrateren senideek epaitegian aurkeztutako bideotik hartuta

 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago