Oharrean azaltzen duten moduan, orain dela bost urte kontrako egoera jazo zen. Zerealaren salneurria igo zenean errua lehen sektoreari leporatu zitzaion eta ogia %20 garestitu zen. Abeltzainek, bestalde, zerealen garestitzea zuzenean nabaritu zuten, eta pentsu saltzaileek euren bideragarritasuna kolokan jarri zutela gogoratu du UAGAk. Hala ere, ogia eta pentsuen prezioak ez merketzeko aitzakia berriak bilatuko diren susmoa dauka Arabako nekazari elkarteak, ‘ekoizleak eta kontsumitzaileak direlako merkatu globalizatu handiaren pairatzaileak’.
Irudia: UAGA
‘Laboraiek jaso duten dirua %30 eta %50 artean jaitsi da’, halaxe dio UAGA nekazari elkarteak igorritako prentsa ohar batean. Iazkoarekin alderatuz gero, aurtengo zerealaren uzta txikiagoa izan da Araban. Halaber, nekazariek kobratu dituzten prezioek ere nabarmen egin dute behera. Hori dela medio, UAGAk kontsumitzaileek ordaintzen duten prezioan beherakada berdina ematea espero du. Hala nola, animalientzako pentsuan eta ogian.