Guztira, 30.397 plaza eskainiko dira, 145 jardueretan. Iazkoarekin alderatuz gero, %20 igo da eskaintza berreskuratu baitira osasuna sustatzeko ikastaroak eta jarduera artistikoetarako hastapen-ikastaroak.
Eskabideak internet bidez aurkeztu daitezke Udalaren webgunearen bitartez, 010 telefonoan edo Udal kirol instalazioetan, gizarte etxeetan eta herritarrei laguntzeko bulegoetan.
Gizarte etxeetako jardueretan izena emateko azken eguna da gaurkoa. Uztailaren 18an zabaldu zen epea eta bihar, irailaren 5ean, egingo da zozketa goizeko 11.00etan. Behin-behineko lekua eskuratu dutenek izen-ematea formalizatu beharko dute eta irailaren 11 izango dute hori egiteko azken eguna. Zorterik ez eta lekurik gabe geratu direnak, aldiz, irailaren 14tik aurrera libre geratu diren jardueretan izena eman ahalko dute.