Abuztuan gora egin du langabeziak Araban

hirinet 2013ko irailaren 3a

lanbide-logoaEnplegu Ministerio espainolak zabaldu dituen datuen arabera, 27.882 lagun lanik gabe daude Araban, uztailean baino 286 gehiago. Guztira, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan 223.832 langabetu daude, uztailean baino 1.260 gehiago. Azken hilabete honetan, bereziki, Arabak nozitu du gorakadarik handiena, izan ere, herrialde honetan %1,04 hazi da langabezia.

Bestalde, orain dela egun batzuk Vanos enpresak, errepideen seinaleztapen-sistemaz arduratzen dena, langile guztien kaleratzea dakarren erregulazio espedientea aurkeztu du. LAB sindikatuak ohar batean azaldu duenez, guztira 13 lanpostu dira eta langileek hainbat hilabete zeramatzaten nominak kobratu gabe. Larri dagoen eraikuntzaren sektorean “kolpe berria” da izan ere, sindikatuak adierazten duen moduan, azken urte hauetan 6.500 lanpostu suntsitu dira sektore honetan.

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago