Zentzu honetan, haustura hidraulikoari buruzko herri galdeketak lege guztiak errespetatzen dituela azaldu du Kuartangoko Udalak, bai Lurraren Legea, baita Tokiko Araubidearen Oinarria arautzen duen legea ere. Hortaz, Udalak iragarri du debekuaren aurkako helegitea aurkeztuko duela.
Irudia: Fracking Ez Kuartango
Dozenaka lagun elkartu ziren atzo Madrilgo Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzaren aurreran beren haserrea eta desadostasuna adierazteko Kuartangon egitekoa zen Fracking-aren inguruko galdeketa debekatu ostean.