Olarizuko erromeria, irailaren 9an

hirinet 2013ko ira. 2a, 09:17

olarizu-egitaraua-2013Iraila malkartsu irudikatu ohi bada ere, bada gasteiztarron egutegian gorriz borobildutako egun horietako bat, Olarizuko erromeriarena, hain zuzen ere. Aurten ere, puntual-puntual heldu da gurera. Gaur zortzi, irailaren 9an, Olarizuko zelaiak jendez gainezka izango dira eta animatuenak tontorreraino ere igoko dira, tradizioari eutsiz.

Estibalizko Andra Mariaren egunaren ondorengo lehen astelehenean Olarizuko zelaietan ospatzen da erromeria herrikoia eta beste behin ere egitarau zabala eskainiko die bertaratzen diren guztiei.


Olarizu 2013 – Egitaraua


09.00: Mugarrien ibilbidea. Plaza Berritik abiatuta Gaztelu, Aretxabaleta, Gardelegi, Ehari, Armentia, Berrostegieta, Zuhatzu, Gometxa, Eskibel eta Arinizko mugarriak. Guztira 5,2 km-ko ibilaldia, Udal Txistulari Bandak lagunduta.


13.00: Suziri jaurtiketa, kanpai iraulketa eta angelusa.


13.00: Babarrun-jan herrikoia.

Antolatzailea: Boilur.

Laguntzaileak: Azoka Plazako Merkatarien Elkartea eta GARLAN S. Coop. (Eusko Labela duen Arabako babarrun pintoaren ekoizle eta paketatzailea).


14.45: Udal Segizioaren etorrera Olarizuko zelaietara eta Udal Txistulari Bandaren harrera.


17.00: Abentura gunea: gaztelu puzgarriak, ludoteka...

Erraldoi, Buruhandi eta Gargantuaren etorrera.

Musika: Udal Folklore Akademiako Gaita-jotzaile eta Trikitilari Banda.

Dantzaldia Drindots taldearekin.

Kalejira Jantzi Dantza! Arabako Dantzarien Biltzarra (gonbidapen berezia emango zaie tradizioaren arabera jantzita datozenei).


18.00: Herri kirolak (Arabako aizkolarien txapelketa bikoteka), Olarizu mendiaren tontorrean.


18.15: Euskal dantzak, Arabako Dantzarien Biltzarraren eskutik, iturriaren inguruan.


18.45: Larrain Dantza eta Txulalai, Udal Folklore Akademiako Gaita-Jotzaileen eskutik, iturriaren inguruan.


20.00: Erromeriatik itzultzea, Olarizuko zelaietatik. Udal Banda, Udal Folklore Akademiako Gaita-jotzailea, Txistulari eta Trikitilari Banda eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.


20.45: Plaza Berrian Udal Musika Bandaren emanaldia.

Zezen suzkoak.

 

Irudia: Gasteizko Udala

 

 

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide