Urte honetako amairan hasiko da plan berri hau. Enpresak Jundizeko Enpresarien Elkarteak aukeratuko ditu enpresa bakoitzaren kontuetan energiaren gastuek duten pisuaren arabera. Aukeratutako enpresek proiektua irauten duen denbora osoan Elkartearen laguntza jasoko dute. Udalak, bere aldetik, emaitzen jarraipena eta balorazioaz arduratuko da, laguntza teknikoa eskaintzen duen aldi berean.
Gasteizko Udalak eta Jundizeko Enpresarien Elkarteak eraginkortasun energetikoa bultzatzeko proiektu pilotoa jarri dute martxan. Planaren helburua poligonoko 10 enpresa txikietan energia eraginkortasuna sustatzen duten neurriak hartu eta aurreztutakoarekin energia hobekuntzetan inbertitzen jarraitzea da.