Udalak 30.000 euroko laguntza emango dio Ajebask-Araba ekintzaile gazteen elkarteari

hirinet 2013ko abu. 29a, 10:25

ajebaskAurreko astelehenean Gasteizko alkateak, Javier Marotok, eta Ajebask-Araba gazte ekintzaile gazteen elkarteak hitzarmen bat sinatu zuten. Akordioaren arabera, Udalak 30.000 euroko diru-laguntza emango dio elkarteari hirian enpresa berriak sustatzeko helburuarekin. Orokorrean, laguntza, aholkularitza eta prestakuntza emateko erabiliko da diru laguntza.

Udalaren aurtengo ekarpena Arabako enpresaburu gazteen elkarteak urteko programan sartutako 6 jarduera ildo zehatz finantzatzeko erabiliko da: bideragarritasun planei, finantzaketari eta diru-laguntzei buruzko aholkularitza; prestakuntza  (bideragarritasun plana garatzeko prestakuntza ekintzak eta prestakuntza jardunaldiak); sareko laneko saioak ekintzaileentzat; negozioak azkartzeko jardunaldiak, enpresaburu berrientzat; sendotze bidean dauden enpresentzako laguntza eta aholkularitza hainbat arlotan (ekonomia kudeaketa, giza baliabideak, marketina, komunikazioa, barne antolaketa eta kalitatea), eta azkenik, ibilbide luzeko enpresaburuen partaidetza izango duten jardunaldi batzuk antolatzea.


Hitzarmenak, Alvaro Sarralde Ajebask-Arabako lehendakariaren esanetan, enpresa berriek dituzten gabezia batzuei aurre egiten lagunduko du, hala nola, marketin, finantza eta bideragarritasun ekonomikoari buruzko prestakuntza.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide