Salburua eta Zabalganako 80 lursail hesitu eta garbituko ditu Udalak

hirinet 2013ko abuztuaren 28a

lursailakGasteizko Udalak Salburua eta Zabalganako auzo berrietako 80 lursail hesitu eta garbitu egingo ditu, herritarren eskaerei kasu eginez. Txukuntze lan hoiek hondakinak kentzean eta leku natura gisan egokitzean oinarrituko dira. Hesitze lanetan, ordea, material ez opakoak erabiliko dira lursailak mugatzeko.

Gasteizko Udalaren Eraikuntzen eta Bide Publikoaren sailak eta bi auzoetako Konpentsazio Batzordeak arduratuko dira lanetaz, gastu guztiak (200.000 euro) Batzordeen esku geratzen direlarik. Lursailak jabego publikokoak zein pribatukoak dira.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago