Mendizorrotzak jende gehien jaso zuen eguna uztailak 9a izan zen, 11.393 erabiltzaileekin. Gamarran, ordea, uztailak 7a, ia 10.500 erabiltzaileekin. Azkenengo honetan, asteburuetan nabaritu da jende gehiagoren joan-etorria, Mendizorrotzako kirol-guneetara astean zehar hurbildu delarik jende gehien.
Aldi berean, erabiltzaileen perfiletan ere badaude desberdintasunak. Mendizorrotzara eguneko sarrerarekin %3 eskas batek gerturatu da, Gamarrako %50-ren aurrean.
Uda honetan aurrekoan baino persona gutxiago hurbildu dira Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuetara. Egun, Mendizorrotzatik 362.000 lagun pasa dira eta 243.000 Gamarratik. Guztira 600.000 pertsona inguru igaro dira igerilekuetatik aurtengo udan, aurreko urteko 667.000-en aurrean.