‘Alde Zaharreko edertasun izugarriak’ argazki lehiaketa

hirinet 2013ko abuztuaren 27a

alde_zaharreko_edertasunakGasteiz ON elkartearen eskutik martxan da ‘Alde Zaharreko edertasun izugarriak’ argazki lehiaketa. Aurten, parte hartzaileek alde zaharreko bizitzaren islada izan behar dira.

Aurkeztutako argazkiak digitalak izan behar dira, gehienez 3 MBko tamainakoak. Parte hartzaile bakoitzak bi irudi aurkeztuko ditu, izen-emate formularioa bete ondoren.


Irabazlea argazkigintzan edota ikus-entzunezko arteetan aditua den epai-mahai batek aukeratuko du, gehienez aurkezte-epea amaitu eta sei aste beranduago. Lehengo saria 500€-koa izango da eta bigarrena 300-ekoa. Bestalde, saltoki saria emango da, Alde Zaharreko saltoki batean egindako argazki onenarentzat.


Aldi berean, Alde Zaharreko hainbat saltokitan aurreko urteetako argazkiak daude erakusgai.


Informazio gehiago: Alde Zaharreko edertasun izugarriak

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago