“Argien mendea Araban” bisita gidatuak

hirinet 2013ko abuztuaren 26a

argien_mendeaGasteizko batailaren bigarren mendeurrena dela eta antolatutako ekintzen artean, “Argien mendea Araban” bisita gidatuak antolatu dira.

XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendeko lehen hereneko gizartearen irudikapenaren antzezlanek girotuko dituzte garaiko jauregi eta eraikinetan zehar egingo diren bisitak. Gidak, izan ere, Gasteizko gizarteko pertsonaiak berak izango dira.


Uztailaren 6tik daude martxan bisita gidatu hauek. Montehermoso jauregian eman behar da izena eta bertatik hasten dira, larunbatetan arratsaldeko 18:30n eta igandetan goizeko 12:00etan.


Informazio gehiago: Argien Mendea Araban

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago