Aste honetan hasiko dira Zadorra hiribidean zuhaitzak birlandatzeko lanak. Zadorrako parkea zabalduko da modu honetan, Eraztun Berdearen jarraipena bihurtu daitekeen inguruan. Inbertsioa Green Capitalen babesleen kontu joango da.
Birlandatze lan hauek “Eraztun berderako 200.000 mila zuhaitz eta zuhaixka” proiektu barnean kokatzen dira. Landare autoktonoak aukeratu dira Zadorrako parkea zabaldu eta parkearen eta industrialdeen arteko lotura sortzeko.
Hiriko funtzionaltasun biologikoa hobetzea bilatzen du proiektuak, bai eta biodibertsitatea sustatzea. Eraztun Berdea Arabako Lautadako naturguneekin eta hiri barnealdearekin duen lotura hobetu nahi da. Viveros Perica enpresa arduratuko da lanetaz.
Irudia: El Diario.es
ALBISTEAK MUGIKORREAN
ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?
WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.
TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?
Izan zaitez ALEAkide