Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak zetazeoak behatzeko jarduera antolatu du

hirinet 2013ko abuztuaren 23a

zetazeoakIngurugiro Gaietarako Ikastegiak, Euskadiko Biodibertsitate Zentroarekin batera, Bermeoko kostan zetazeoak ikusteko ekintza antolatu du, hurrengo abuztuak 28rako. AMBAR elkarteak eta Hegaluze Itsas zerbitzuek ere hartuko dute parte jardueran.

Itsas zabalean ikusi eta entzun ahalko dira zetazeoak, euren berezko ingurugiroan hain zuzen. Antolatzaileen ustetan, modu honetan parte hartzaileak itsas-ugaztunen zaintze lanen garrantziaz kontzientziatzea lortuko da.


Zetazeoak 10etan


Noiz? Abuztuak 28a, asteazkena. Arratsaldeko 16:00etatik 20:00ra.


Non? Bermeoko portuan


Informazio gehiago: Zetazeoak 10etan

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago