Odol talde negatiboen emaileak behar dira Araban

hirinet 2013ko abuztuaren 20a

odol-emaileArabako Odol Emaileen Elkarteak odol talde negatiboen emaileen koporua jeitsi dela azaldu zuen aurreko astelehenean. Uda honetan, odol emaileen kopurua murriztu da orokorrean. Aurten 13.592 odol emate gauzatu dira abuztuaren 15era arte. Aurreko urtean, ordea, 15.000 izan ziren.

Odol talde arruntenak positiboak dira eta donazioen murrizketarekin talde negatiboen beharra hazi egin da. Aldi berean, plaketak 5 egunez kontserbatzen dira eta horrek ere donazioen beharra areagotu egiten du.


Odol emateekin batera, odol emaile berrien koporuak egin du behera. Aurreko urtean 1.120 odol emaile berri izan ziren, aurtengo 867en aurrean.


Emateen kopurua mantetzeko helburuarekin, unitate mugikorrak jarri dira martxan Arabako herrietan zehar. Aurreko abuztuak 6an Amurrion egon zen bat, harrera ona izanda. Aste honetan, Arabako Errioxatik arituko dira unitate hauek.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago