Programa honekin, birziklapena eta berraberabilera sustatzen den aldi berean, lan soziala betetzen da ere. Tresna eta objektu horiek eskuratzea zail izango luketen herritarrei banatzen baitzaizkie. ‘Berrerabili’ programarekin Gasteizko Udalak Arabako Gurutze Gorriarekin kolaboratu egiten du.
Bigarren bizitza bat izan dezaketen objektuak ‘Birziklagunera’ eraman behar dira eta han bertan, langileek sailkatu eta web orrian eskaintzen dituzte. Pertsona bakoitzak hilean behin gauza bat har dezake.
Birziklagunea
Non? Eskalmendi kalea, 9 zk.
Informazio gehiago: Berrerabili Programa
‘Berrerabili’ udal programak herritarrek alde batera utzi baina oraindik erabilgarriak diren objektuei bigarren bizitza bat emateko helburua du. Programa honekin, urtarriletik uztailera 5.500 objektu banatu dira jada. Objektuak mota askotakoak dira: tresna elektrikoetatik altzarietara, besteak beste.