43.000 zuhaitz adina birziklatu da Gasteizen hiruhilabete honetan

hirinet 2013ko abuztuaren 19a

edukiontziakBigarren hiruhilabeten honetan, Gasteizko hiritarrek birziklatutakoa (edukiontzi urdin zein horietan) 43.469 zuhaitzen mozketa sahiesteko baliokidea izan da, CO2ko 1.833 tonen emisioa ekidin duenak.

Datuak “Gasteiz Recycling Progress” udal programaren eskutik ezagutu dira. Programa honek hiritar guztien esku jartzen ditu birziklapenaren inguruko informazioak, gehienbat bat edukiontzi bakoitzean jasotzen den materialen kantitatea. 1.461 edukiontzien datuak jaso eta erregistratzen dira web orrialdean.


Jasotako kantitateez gain, erabiltzaileek birziklapen kantitate hoiek ingurumenean daukaten ondorioak jakin ahal dituzte, kontsultak auzoz edo edukiontziz eginez.


“Gasteiz Recycling Progress” programaren helburua herritar guztiak birziklapenean parte hartzeko modu bat izatea da, Idoia Garmendia zinegotziaren esanetan. “Alde batetik, jada birziklatzen duten pertsonak motibatzea bilatzen da eta, bestetik, oraindik ohitura hau ez dutenak birziklatzen hastea”.

 

Gasteiz Recycling Progress

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago