Hasi dira zoladurak konpontzeko lanak

hirinet 2013ko abuztuaren 14a

jundizAurreko astelehenean, abuztuak 12, hasi ziren Jundizeko eta hiriko beste hainbat kaleetako zoladurak konpontzeko lanak.

Jundizen gauzatuko direnak 3.985 metro koadrori eragingo diete, Zurrupitieta, Jundiz eta Lermandabide kaleei zehazki. Guneko industriek urteak zermatzaten zoladuraren konponketa eskatzen. Egin beharreko konponketak zoladura fresatzea, bigunguneak konpontzea eta aglomeratu beroa botatzea dira.


Horretaz gain, hiriko veste zenbait kaleetan ere konponketa lanak emango dira. Enpresa esleipendunaren diru-eskaintzan, hasieran aurreikusitakoa baino %37 material gehiago sartu da, lanak kale gehiagoetara zabaltzea ahalbidetu duenak.


Lan guztiak abuztuaren 31a iraungo dute.


Irudia: El Correo


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago