Esperientzia izugarria bizita, zuzenekoak prestatuz eta guzti, 2012 kaleratu zuten euren lehen diskoa “Arjea”. Lan honek Bizkaiko Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatutako “Banden lehia 2012” irabaztea ahalbidetu zien, bigarren disko bat ekoizteko aukera lortuz.
Bigarren lan hau “Ez” du izena, metala eta rapa uztartzen dituena. Hala ere, estilo gehiago jorratu dituzte: rocka, hardcorea… Mungiako Gaua estudioetan grabatu dute, Aitor Abioren laguntzarekin.
Abesti bakarra egiteko asmotik sortu zen Herri Oihua musika taldea. 2011n, Barakaldon, rap-metal abesti bat konposatzeko helburua zuten gazteek (17 eta 20 urte bitarteko adinekoak) laster ikusi zuten abesti bakarra ez zela nahikoa.