'Udako sekuentziak' zinema zikloa

hirinet 2013ko abuztuaren 14a

udako_sekuentziakFarelina lorategiak aire libreko ‘Udako sekuentziak’ zinema zikloa antolatu du bigarren urtez. Abuztuaren 20tik 22ra gauero filme bat proiektatuko da lorategiko karpan, jatorrizko bertsioetan gaztelerazko azpitituluekin.

Filmak barne-bilakaeraz arituko dira, paisaia eta momentu oso desberdinak aurkeztuz: Indian bizi den familia ingeles baten alabek kapitain estatubatuar batenganako sentimenduak, harremana galdu duten bi lagunen asteburu bat eta prostituta eta marinel baten arteko maitasun istorioa.


Udako Sekuentziak


Non? Farelinako lorategiko karpan


Noiz? Abuztuaren 20tik 22ra, gaueko 22:00etan (sarrera librea)


Filmak:


El río, Jean Renoir (1951) 99’


Old Joy, Kelly Reichardt (2006), 76’


Cahika, Miguel Ángel Rodríguez (2011), 100’

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago