'Kazetaritza, bertatik bertara' jardunaldiak

hirinet 2013ko abuztuaren 13a

kazetaritza_bertatik_bertaraKultur sailak antolatu duen “Kazetaritza, bertatik bertara” programak kazetari eta adituen bidez gaur egungo gaiak landuko ditu “herritar guztiei irekitako eztabaida eta gogoeta espazioak sortzeko asmoz”.

Abuztuaren 20tik 29ra goizetan mahai-inguruak eta arratsaldetan zineforumak egingo dira, Arabiar Udaberria eta Europako gaiak landuz. Horrez gain, Samuel Aranda prensa argazkilariaren Udaberri Arabiarraren inguruko erakusketa egongo da ikusgai, 2012an World Press Photo saria lortu zuenak.


Kazetari entzutetsuak hartuko dute parte mahai-inguruetan eta beraiek gidatuko dituzte arratsaldetako zineforumak. Gatazka guneetan lan egindako profesionalak zein atzerriko errealitateekin harremana izandako kazetariak izan dira aukeratuak, hala nola, Mikel Ayestaran (ABC eta El Correo), Samuel Aranda, Tomas Alcoverro (La Vanguardia) eta Carmen Vela (SER irrati katea), besteak beste.


Kazetaritza, bertatik bertara


Non? Villasuso jauregian


Noiz? Abuztuaren 20tik 29ra


Goizez: mahai-inguruak, 12:00etan


Arratsaldez: zineforumak, 20:00etan (sarrera 2 eurotan)


Haurrentzako tailerra: “Marrazki bizidunak egiten ikasi”, abuztuaren 29an


Informazio gehiago


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago