Horrez gain, Geuren txosneroek prestatutako ‘Euskarapotea’ edabe magikoa eskatzeko aukera izango duzu txosnan, Gasteizko jaietan euskara edatea ahalbidetuko dizun txupito berezia! Barran eskatu!
Gosea eta egarria ase ostean, dantzarako eta dibertsiorako aukera aurkituko duzue GEU txosnan, izan ere, euskal bideoklip martxosoak eta non-euskal bideoklip klasikoak ikusgai izango dira eta ausartenek EUSKARAOKEAn abesteko aukera aparta aurkituko dute.
Abuztuaren 8rako Gasteizko Euskalgintzak egitarau berezia prestatu du. 19.00etan, Matxete plazan, Euskaraz bizi topa! egingo dugu, bertara hurbiltzen diren euskaltzale guztiekin argazki erraldoia ateratzeko, eta 19:30etik aurrera kalejira izango da Euskaraz gozatu nahi duzu? lelopean, trikitilari, puxika eta goxokiekin alaitu eta gozatuko dugularik.
GASTEIZKO JAIETAN ZATOZ MATXETERA EUSKARA EDATERA!!!!

Bigarren urtez, GEU elkarteak GEU txosna zabalduko du Gasteizko jaietan. Aurten abuztuaren 4an 16.00etan egingo du, Zeledonen jaitsiera baina bi ordu lehenago, euskararen txokoa izango den Matxete plazan. Jatekoa eta edatekoa, beraz, ez da faltako egunero plazan antolatzen diren ekintzez (