Arabako anbulantziek greba mugagabeari ekin zioten atzo

hirinet 2014ko martxoaren 11

Arabako anbulantzia pribatuetako langileen (gidariak, teknikariak zein erizainak) eta Lakuako gobernuak larrialdietako osasun garraioaz arduratzeko azpikontratatzen dituen enpresen arteko negoziaketetan ez da aurrerapausorik eman.

 

Hori dela eta, anbulantzia pribatuetako langileek greba mugagabeari ekin zioten atzo, aurretik 24 orduko bost lanuzte egin ostean. Aipatutako langileek barkamena eskatu nahi diete erabiltzaileei, grebek eragiten dituzten eragozpenengatik. Izan ere, egun indarrean dagoen hitzarmenaren  (2008-2012) puntu guztiak betetzeko eskatzen dute, akordio berri bat sinatu bitartean.

 

 

 

Gaur goizean, mobilizazioak egin dituzte Olagibel kaleko Arabako Osasun Lurralde ordezkaritzaren aurrean eta Santiago ospitaleko sarreran lotu dira. Arratsaldean, pikete informatiboak egingo dituzte hiriko ospitaleetan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago