Urtero Gasteizko jaiez gozatzen duen horietakoa al zara?
Ez, batzuetan oporretan joan izan naiz.
Jaiak, egunez ala gauez?
Biak, bakoitzak bere xarma du eta desberdin bizitzen ditut.
Jaietako txokorik onena?
Txosnagunea.
Aurtengo egitarautik galduko ez duzun ekintza…
Abuztuaren 8an Matxete Plazan “euskaraz bizi nahi dut eguna”ren harira Euskaraz Bizi topa!
Egitarauan falta den zeozer?
Ez dakit zer falta den -orain bururatzen ez zaizkidan gauza asko egongo dira seguruna- baina zezenketak argi eta garbi egitarautik kenduko nituzke.
Txupinazoa, telebistatik edo plaza erditik?
Plazako izkina batetik.
Neskaz janzten zara?
Bai, jai giroan osotasunean murgiltzeko!
Blusa koadrilaren batean ateratzen zara?
Bai. Aurten izango da nire lehenengo esperientzia eta irrikitan nago.
Asto lasterketa, bai ala ez?
Ez dut inoiz ikusi, egia esan, ez dut gustuko.
Zerk hobetuko lituzke jaiak?
Guztion arteko errespetu eta errekonozimendua.
Posible da jaiak euskaraz bizitzea?
Bai, baina oraindik lan handia dago egiteke.
Euskarazko ekintza nahiko antolatu dira jai hauetan?
Inoiz ez da nahikorik.
Ardoa edo garagardoa?
Ardoa arratsaldez, poteoan; garagardoa, gaueko ordu txikitan nahiago.
Pintxo bat…
Patata tortilla! mmm…
Gasteizko jaien ostean, zer?
Oporretan joatea espero dut.
Izen abizenak: Zuriñe Gil Usabiaga