Urtero Gasteizko jaiez gozatzen duen horietakoa al zara?
Bai noski!
Jaiak, egunez ala gauez?
Biak, egunez familiarekin eta gauez blusa koadrilarekin.
Jaietako txokorik onena?
Matxete plaza.
Aurtengo egitarautik galduko ez duzun ekintza…
Txupinazoa! Ni faltatu ezkero…
Egitarauan falta den zeozer?
Ezer ez.
Txupinazoa, telebistatik edo plaza erditik?
Plaza erdi-erditik.
Blusaz janzten zara?
Bai.
Blusa koadrilaren batean ateratzen zara?
Bai, Bereziak koadrilan.
Asto lasterketa, bai ala ez?
Alde, baina betiere gauzak ondo eginez.
Zerk hobetuko lituzke jaiak?
Haurrentzat antolatutako ekintza gehiago egotea.
Posible da jaiak euskaraz bizitzea?
Bai, gainera gero eta euskaldun gehiago dago Gasteizen.
Euskarazko ekintza nahiko antolatu dira jai hauetan?
Ez asko.
Ardoa edo garagardoa?
Biak, garagardoa beroa egiten duenerako eta ardoa otorduetarako.
Pintxo bat…
Tradizionala izango naiz: patata tortilla
Gasteizko jaien ostean, zer?
Lanera, uztailean izan nituen opor egun batzuk baina orain abuztu amaiera arte ezer ez.
Izen abizenak: Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon