Urtero Gasteizko jaiez gozatzen duen horietakoa al zara?
Bai, kaletik ibiltzeko egunak dira, familiarekin egoteko, koadrilarekin…
Jaiak, egunez ala gauez?
Egunez eta gauez. Hiritik buelta bat emateko momentuak daude, eguerdian lagunekin edo familiarekin geratzeko, erraldoien atzetik ibiltzeko… Baina baita afariak egiteko. Guk urtero koadrila afari bat antolatzen dugu.
Jaietako txokorik onena?
Aihotz plaza: erdigunean dago eta giro onekoa.
Aurtengo egitarauatik galduko ez duzun ekintza…
Ez diot programari kasu handirik egiten. Hala ere, alaba txikiekin Zeledon eta Neska Txiki ezin ditugu galdu.
Egitarauan falta den zeozer?
Ez dakit, lehen esan bezala ez diogu garrantzi gehiegirik ematen. Kaletik ikuskizunik aurkitzen badugu hori ikustera geratzen gara (edo ez).
Txupinazoa, telebistatik edo plaza erditik?
Azkenaldian etxetik. Bazkaria antolatzen dugu lagun batzuekin etxean eta seiak heltzen direnean gertu bizi diren senide batzuekin elkartzen gara etxetik ikusteko.
Blusaz/neskaz janzten zara?
Bai, gutxienez Andra Mari Zuriaren egunean eta goizez ateratzen garenean.
Blusa koadrilaren batean ateratzen zara?
Ez.
Asto lasterketa, bai ala ez?
Ez alde, ez kontra, baina ez zait balio hiriko tradizio bat dela esatea Blusen eguneko egitarauan mantentzeko.
Zerk hobetuko lituzke jaiak?
Ez dakit. Uste dut ondo pasatzearena eta jaiak hobetzearena bakoitzaren gauza dela. Ekintza asko antolatu arren edo jendetza elkartzearren jaiak ez dira hobeak izan beharrik.
Posible da jaiak euskaraz bizitzea?
Gunea eta giroaren arabera.
Euskarazko ekintza nahiko antolatu dira jai hauetan?
Ez naiz fijatu. Txikientzat antolatutako ekintzen artean euskaraz direnak nahiko izango direla, baina ez dut baremorik egin.
Ardoa edo garagardoa?
Ardo gutxi eta garagardo gutxi.
Pintxo bat…
Edozein, leku eta konpainia aproposean.
Gasteizko jaien ostean, zer?
Herriko jaiak prestatzera, Arabako herri askotan bezala, abuztuaren 15ean hasten direnak.
Izen abizenak: