Urtero Gasteizko jaiez gozatzen duen horietakoa al zara?
Urtero ez, batzuetan oporretan kanpora joaten naizelako.
Jaiak, egunez ala gauez?
Bietan…, baina tartekatuta!
Jaietako txokorik onena?
Matxete plaza.
Aurtengo egitarautik galduko ez duzun ekintza…
Bertsolaritza saioren bat. Zaila dago aukeratzea, eguneroko kartela oso ona delako.
Egitarauan falta den zeozer?
Berrikuntza, Bilbon ekimenak berritzen asmatu duten bezala; hemengo blusa-neskek ez dute Bilboko konpartsen dinamika hori.
Txupinazoa, telebistatik edo plaza erditik?
Ikustekotan, telebistatik.
Blusaz/neskaz janzten zara?
Ez, “gizonez” jantzita ateratzen naiz.
Blusa koadrilaren batean ateratzen zara?
Ez, koadrilarik hoberena norberarena da-eta.
Asto lasterketa, bai ala ez?
“Asto” asko mozkortuta baino ez dut ikusten.
Zerk hobetuko lituzke jaiak?
Eguraldi atsegina da gakoa; ea hori inork antolatzen duen ondo!
Posible da jaiak euskaraz bizitzea?
Norberaren harremanen eta giroaren arabera, baina mugatuta betiere.
Euskarazko ekintza nahiko antolatu dira jai hauetan?
Oraindik ez dut programa ikusi. Agian “vaquillak” euskaraz jarriko zuten aurten…
Ardoa edo garagardoa?
Biak ala biak…, eta txakolina. Baina banaka hartuta!
Pintxo bat…
Betiko “gilda”.
Gasteizko jaien ostean, zer?
Gasteiz, basamortu bihurtuta …, hoberena da Arabako herrixkaren batetan deskantsatu edota kanpoko leku ezezagunen bat bisitatzea. Munduan badago zer ikusi, zer ikasi!
Izen abizenak: