Haurrentzako ekintza bereziak Gasteizko jaietan

hirinet 2013ko abuztuaren 1a

haurrak-jaiakUrtero lez, aurtengo jaien egitarauak ume eta familientzat bereziki prestatutako jarduera ugari eskaintzen ditu, goiz zein arratsaldez.

Goiztiarrentzat, egunero 11:00etatik aurrera Erraldoien Konpartsa arituko da kale-jiran Gasteiztik zehar eguerdiko ordubata arte. Txupinazoaren ondoren ere hasiko dira hiria girotzen, arratsaldeko 18:30etan San Prudentzio kaletik hasiz euren lehengo ibilbidea.


Horrez gain, Peñaflorida Kondearen plazan Gargantua eta antzerki, txontxongilo eta pailazoak aurkitu dira. Abuztuak 6, 7 eta 9ko ekitaldiak euskeraz izango dira Potxin eta Patxin, Tiritirantes eta Ttinbili Ttanbala taldeen eskuz, hurrenez hurren. Antzerkiak 12:30tan hasiko dira egunero eta Gargatua odu erdi lehenago, 12:00etan. Arratsaldetan, ordea, Prado parkean egongo da 18:00etatik aurrera.


Prado parkea izango da umeentzat bereziki pentsatutako jarduerak biltzen dituen beste gunea. Abentura-gunean puzgarriak, kirol pistak, eta abar antolatuko dira eta ipuin kontalariak zein sukaldaritza eskola txiki bat eta, 9ko arratsalderako, haur diskoteka prestatuko dira.


Gauetan, zezen-suzkoak egongo dira prest Olagibel kalean. Horretaz guztiaz gainera, uztailaren 19tik abuztuak 11ra barrakak egongo dira Mendizabaleko feria-lekuan. Abuztuak 1eko arratsaldean, 6an (12:00etatik 14:30era) eta 11ko arratsaldean izango dira prezio merkeenak.


Eguneroko ekintzez gain, abuztuak 7n, Zeledon eta Neska Txikiren egunean, umeei zuzenduriko ekintza berezi gehiago antolatuko dira Blusen eta Nesken Komisioaren zein koadrila batzuen eskutik, ohikoa den Zeledon eta Neska Txikiren jaitsieraz aparte. Zoroak koadrilak haur jinkana antolatuko du Buruileria plazan eta Komisioak “paseillo” berezi bat prestatuko du arratsalderako Florida kaletik Aihotz plazara. Plazan txikientzako jarduerak eta askaria eskainiko da, geroago berriz ere itzulerako ibilbidea egiteko.


Egitarau osoa:


Egunerokoa


Abuztuak 7 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago