'Gasteizko Margolariak' koadrila berria

hirinet 2013ko abuztuaren 1a

gasteizko-margolariakGasteizko jaietako protagonistak dira blusa koadrilak. Urtero, abuztuaren 5etik aurrera blusak eta abarkak jantzi eta hiria girotzen aritzen dira 9ra arte txaranga eta antolatzen dituzten ekintzekin. Aurten koadrila berri batek hartuko du parte jaietan: Gasteizko Margolariak.  Aitor Gonzalez, koadrilako presidenteak, aurkeztu digu koadrila berri hau.

Nondik dator koadrila berri bat sortzearen ideia?


Lagun talde barnean sortu zen. Blusa koadrilak gustoko ditugu, baina jaietan atera baino zeozer gehiago egiten zuen koadrila bat interesatzen zitzaigun, ekintza kulturaletan parte hartzen zuen bat. Horrelakorik ez zegoenez eta koadrila erregistratzeko prozedura erreza zela ikusita, animatu egin ginen.


Nola da prozedura hori?


Gasteizko eta Euskadiko Elkarteen Erregistroan izena ematea. Berez jendea mugitzea izan da zailena, bestea “papeleoa” besterik ez da.


Zergatik “Gasteizko Margolariak”?


Hiriko alderdi kulturaleko zati esanguratsu bat dela uste dugulako.


Zaila izan da jendea lortzea koadrilan apuntatzeko?


Egia esanda ez. Jendeari koadrilari eman diogun ikuspuntua gustatu egin zaio eta Gasteizen denak gara ezagunak. Ia 60 kide baino gehiago izatea lortu dugu. Neska gehiago izatea nahiko genuke, baina pixkanaka-pixkanaka animatzen joatea espero dugu.


Jaietaz gain beste ekintzetan parte hartu nahi duzuela esan diguzu, nola bururatu zitzaizuen?


Gu jaietaz gain (Andra Mari Zuriarenak edo Gasteizko beste egun garrantzitsuenetan) arabako kulturarekin erlazionaturiko beste ekintzetan parte hartu nahi dugu. Gu baino nagusiagoak direnekin hizketan, kontatu ziguten koadrilak sortu zirenean (70.eko eta 80.ko hamarkadetan, gehien bat) hiriko bizitzan modu aktiboago batean hartzen zutela parte. Ez ziren bakarrik jaietan ateratzen eta hori da berreskuratu nahi duguna.


Badaukazue ekintzarik pentsatuta?


Bai, musika jaialdi bat ari gara prestatzen. Orain arazotxo batzuk ari gara izaten, baina lehenbailehen prest egotea nahi dugu. Gasteizko taldeei laguntzeko ideiarekin antolatu dugu.


Zer moduz Blusa eta Nesken Komisioarekiko harremanak?


Oso ondo, ez dugu kexa bat ere ez beraiekiko. Komisioa jaiak baino askoz lehenago hasten da prestatzen eta gu maiatzean amaitu genituen tramite guztiak, beraz berandu heldu ginen. Hala ere, 6an ateratzen utzi digute eta oso eskertuta gaude horrekin.


Nola ikusten dituzue jaiak?


Ilusio eta gogo askorekin. 6a motza baina handia izango dela uste dugu. Urtero-urtero berretsi beharko dugun zeozer izango da.

 


Informazio gehiago:


Gasteizko Margolariak

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago