Daniel Fernández: “Txupineroak izateko aukeratuak izatea garrantzia ematen zaigularen froga bat da”

hirinet 2013ko abuztuaren 1a

txupineroGasteizko jaiei hasiera ematen dien suziria pizten duen txupineroa izatea ohore bat da edozein gasteiztarrentzat. Azken urteotan, hiriarentzat garrantzitsuak diren ekintzak goraipatzeko erabili izan da momentu hori.


Aurten, Arabako Elikagaien Bankua jaso du jaiei hasiera emateko eskaintza; jaso eta onartu ere. Izan ere, garai latz hauetan, ekimen altruista honek betetzen duen eginkizunak geroz eta garrantzi handiagoa du. Azken urte honetan hazi egin da Bankuaren lan karga, 15.000 lagunek bere lanaz baliatzera helduz.


Arabako Elikagaien Bankuan modu boluntarioan aritzen diren denen izenean piztuko suziria Daniel Fernándezek, bere lehendakariak, abuztuaren 4an.


Zer esanahi du, zuretzat, txupineroa izateak?


Ez dut modu pertsonal batean hartzen. Boluntario eta emaile talde handi baten ordezkaria izango naiz momentu horretan; Bankuarekin komprometituak dauden 1200 pertsonen izenean botako dut suziria.


Eta Bankuarentzat?


Ilusio handia egin zigun. Hiru mezu bidaltzeko aprobetxatu nahi dugu momentu hori. Lehenik eta behin, gasteiztarron aurrean, egiten dugun lanaren onespena lortzea nahi dugu. Bigarrenik, elkartasuna denon gauza bat dela eta, nahiz eta jai garaian egon, elkartasun hori beharrezkoa dela gogoraraztea. Azkenik, hiritarrak kontzientziatu nahi ditugu. Gerta liteke pentsatzea Gasteizen jende behartsurik ez dagoela Bankuan edo antzeko ekimen baten barnean ez dauden hiritarrentzat, baina errealitatea kontrakoa da: zoritxarrez, gero eta behartsu gehiago daude.


Garai ona al dira jaiak horrelako mezu bat zabaltzeko?


Ematen du hainbeste jai artean mezua galdu egin daitekeela, baina txupineroak izateko aukeratuak izateak garrantzia ematen zaigularen froga bat da. Jendera hurbiltzeko modu bat da, azken finean.


Hiri solidarioa al da Gasteiz?


Gero eta gehiago. Hiritarrak sentsibilizatuak daude eta hori kanpainetan ikusten da. Egia da, hala ere, egiten den donazioen karga handiagoa izan zitekeela, baina jende askok laguntzen gaitu.


Nola bizitzen duzu zuk txupinazoa?


Badaramatzat urte nahikotxo urrutitik biziz. Telebistatik ikusten dut, edo bestela Prado kaletik. Seme-alabak txikiak ziren urte batean plazan egon ginen, baina puruak pizterakoan agobiatu ziren eta ordutik ez naiz plazara itzuli.


Zer da jaietatik gehien gustatzen zaizuna?


Kontzertuak, antzerkiak eta blusen zezen plazarako joan-etorria.


Aurtengo programatik galduko ez duzun ekintza?


Arka eta Floridako kontzertuak, gainera, ordutegiak direla eta, lotu egiten ditut.


Zure ustez, zeozer falta zaio urte honetako jai-egitarauari?


Gain-begirada bat eman diot bakarrik, baina oso ondo dagoela iruditu zait. Adin guztietarako ekintzak antolatu dira eta aurrekontu murrizketa egon bada ere, egitarau txukuna geratu dela uste dut.


Jaietan, zein txoko gomendatuko zenioke kanpotar bati?


Euskal kultura ezagutzen badu, edo ezagutu nahi badu, Aihotz plaza eta herri kirolak zalantzarik gabe.


Zer da Gasteizek duen gauzarik onena?


Hiri lasaia dela. Eguneroko bizitzarako oso hiri aproposa da eta, aldi berean, oso polita. Kanpora goaz gauza ikusgarrien bila, baina ez gara konturatzen Gasteiz bera ikustekoa dela: alde zaharra, eraztun berdea…

elikagaien-bankua

Eta txarrena?


Uf… Garraio publikoa agian. Tranbia oso ondo dago, baina autobus frekuentzia batzuk errebisatu behar direla uste dut. Badaude askotan pasatzen direnak eta erdi hutsik doazenak eta beste batzuk gutxitan, eta bete-beteak.


Gasteizko alkatea izango bazina, zein izango litzateke egingo zenuke lehen gauza?


Gizarte etxeak promozionatuko nituzke, hiritar guztion eskura jarriz. Prezio baxuagoak izan beharko lituzke nire ustetan, Udalak laguntza gehiago emanez.


Oporretan irakurtzeko liburu bat?


Camilo José Celaren baten bat.


Pelikularen bat?


Ez naiz oso zine-zalea… Ezingo nuke bat gomendatu.


Eta antzezlanen bat?


Komediak.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago