Gragantua frantsesa da berez. Grandgoussier eta Gargamelle aberatsen semea zen eta egunak jaten emateko helburu bakarrarekin jaio zen. Hasieran abereez elikatzen zuten gurasoek, baina laster euren dirutza semearen ezin asezko gosean baino ez xahutzen zutela ikusi zuten. Orduan, umeak jateari ekin zion Gargantuak. Urteak pasa ahala, erraldoi potolo bat bilakatu zen, mugitzeko idi sendoek tiratutako gurdi baten beharra zuena.
Gasteizera 1923ko urtarrilean heldu zen, eta orduz geroztik, 8 metroko altuera duen irudi honek gasteiztar ausartenak irensten aritu da. Gurdi gainean egonda badirudi txikiagoa dela, baina neurri itzelak ditu berez: lehen esandako 8 metroko altuera, 2 metroko besoak eta 1,9 metroko diametroa duen burua.
Aurten ere txikienen jaiak alaituko ditu Peñafloridako Kondearen Plazan, goizetan, eta Prado parkean arratsaldeetan.
Irudia: Udaleko Kultura Saila
1923. urtetik dabil Gargantuak Gasteizko umeak jan eta jan. Baina, nor da ume-zale erraldoi tripontzi hau?