Euskaraz bizitzera goaz Gasteizko jaiak 2013

hirinet 2013ko uztailaren 30a

euskarazbizijaietan2013Urte osoan zehar Gasteizen euskararen erabilera sustatzen lanean ibiltzen garenok, Gasteizko jaietan ere lanean jarraitzeko asmoa dugu, jai giroan baldin bada ere, euskaraz bizitzera goazela aldarrikatzeko.

Asko dira gure hirian euskararen aldeko lanean diharduten eragileak; euskaltegiak, euskara elkarteak, bertsolariak, hedabideak eta baita norbanakoak ere. Gure hizkuntzaren ezagutza gora doa Gasteizen urtetik urtera, baina erabilera ez da neurri berean hazten; kalean, elkarren  arteko harremanetan, hankamotz dago oraindik. Horregatik, bigarren urtez jarraian, euskarak Gasteizko jaietan duen presentzia areagotzeko asmoarekin, egun berezi bat antolatu dugu ekimen bateratuekin. Abuztuaren 8an izango da; 19:00etan, Matxete plazan, Euskaraz bizi topa! Egingo dugu, bertara hurbiltzen diren euskaltzale guztiekin argazki erraldoia ateratzeko, eta 19:30etik aurrera kalejira izango da Euskaraz gozatu nahi duzu? lelopean, trikitilari, puxika eta goxokiekin alaitu eta gozatuko dugularik. Aldi berean gogora ekarri nahi dugu, euskararen aldeko lanean dabiltzan zenbait eragilek beraien txosnak izango dituztela jai  hauetan;   abuztuaren 2tik aurrera unibertsitateko txosnagunean izango dira AEK eta Euskal Herrian Euskaraz, eta abuztuaren  4tik  aurrera GEU elkartea Matxete plazan.


Amaitzeko esan, jaietako Euskararen Agenda aurkitu ahal izango duzuela Hirinet atarian, bertan Gasteizko jaietan euskaraz egingo diren egitasmo guztiak jasotzen dituena. Beraz, euskaldun eta euskaltzale guztiok gonbidatuta zaudete abuztuaren  8ko egitarau berezi horretan parte  hartzera eta aldarrikatzera  jai guztietan zehar euskaraz bizitzera goazela.

 

euskarazbizijaietan2013-(2)

 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago