Txosnek eta Gaztetxeak aurre hartuko diote Zeledoni

hirinet 2013ko uztailaren 30a

jaiak-entxosnatu-bazkariaAurten ere, herri mugimenduak aurre hartuko dio Zeledoni eta abuztuaren 2an, ostiralean, Andra Mari Zuriaren plazatik abiatu eta kalejiran helduko dira txosnagunera. Inagurazioarekin batera, txosnek hasiera emango diote astebeteko festari. Hilaren 9a bitartean hamaika dira unibertsitatetan dagoen gune honetan antolatu diren kontzertu, ekitaldi eta emanaldiak.

Gasteizko Txosnen egitarau osoa hemen

 

Iaz bezala, gazteek karpa propioa izango dute. Ikusi hemen gazte karparen egitaraua. Gainera, zortzi egunetan zehar Egiozu Euskaraz-ek gazte karparen jarraipen berezia burutzeko webgune berezi bat prestatu du. Informazio guztia hemen eskuratu dezakezu. 

 

Modu berean, abuztuaren 3tik aurrera, Gasteizko Gaztetxeak 25 urte bete dituen honetan, hainbat kontzertu antolatu ditu. Egitarau osoa ikusi hemen

 

Azkenik, Gasteizko Herrirak ere egitarau berezia prestatu du. Ikusi hemen

 

jaiak-egitaraua-txosnak-2013jaiak-egitaraua-gaztekarpa-2013

jaiak-egitaraua-herrirajaiak-egitaraua-gaztetxea-2013

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago