%3,7 areagotuko dira garbiketa lanak jaietarako

hirinet 2013ko uztailaren 29a

garbiketaGasteizko Udalak %3,7n areagotu egingo ditu Jaietarako prestatutako garbiketa lanak. Guztira, 5.000 garbiketa lanaldi antolatu dira eta hamarnaka makina. Jai-egunetako garbiketaz gain, prebentzio garbiketa sakona eraman da aurrera uztailaren 17tik.

Leticia Comerón zinegotziaren hitzetan “planaren helburua zikinkeria gehien sortzen duten ekitaldiei zein aurrera eramateko garbiketa berezia behar duten ekintzei  ahalik eta aurre-erantzun egokiena ematea da”.


Abuztuaren 4an, 92 pertsona eta 19 makina arituko dira txupinazo ostean plaza garbitzen. Aurtengo txupinazorako, jasotako botilen kopurua gutxitzea espero da. Zinegotziak, berriz ere, plazara kristalezko botilik ez sartzea gomendatu du.

 

Irudia: El Correo

 

 

 

 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago