Igande honetan izango da 'Challenge' triatloia

hirinet 2013ko uzt. 24a, 09:15

challenge.vitoria.logoIgande honetan, hilak 28, Challenge triatloia izango da Gasteizen. Ironman kategoriako triatloi honek 650 parte hartzaile jasoko ditu, mundu osotik etorriak. Challenge zirkuituak mundu osoan ezagunak dira eta Euskadin mota honetako lehiaketa bat antolatzen den lehenengo aldia da.

3,8 km-ko igeriketa zirkuitua Ulibarri-Ganboako urtegian, Arabako lautadatik igaroko den 180 km-ko txirrindularitza zirkuitua eta Gasteizko erdigunetik egingo den 42km-ko maratoiak osatzen dute 650 parte hartzaileek gainditu beharreko proba. Eneko Llanos atleta gasteiztar berak lagundu du zirukuituaren diseinuan.


Lasterketa igandeko goizeko 8retan hasiko da igeriketa probarekin eta arratsaldeko 16:15etan espero da lehenengo atletak helmugara iristea.


Aurreko urtean Munduko Triatloi txapelketa antolatu zen Gasteizen eta izandako arrakastak lagundu du mota honetako beste txapelketa bat hirian antolatzeko. Izan ere, parte hartu zuten atletek hiriarekin eta jasotako tratuarekin oso gustora egon ziren. 2012ko Mundiala irabazi zuen Chris McCormackek horrela baieztatu zuen: “Euskaldunak oso jatorrak dira eta animatzerako orduan primerakoak dira. Gainera triatloi batentzat leku paregabea da, bere historia eta paisaiengatik”.

 


challenge.vitoria.kartela

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide