'Zaporearen sustraiak' erakusketa gastronomikoa

hirinet 2013ko uzt. 23a, 12:25

zaporearen-sustraiakAurreko ostiralean, uztailak 19, hasi zen “Zaporearen sustraiak” erakusketa Eskoriatza Eskibeleko jauregian. Erakusketa Arabako produktu gastronomikoen erakuslehio izatea du helburu, kurtso eta janari zein ardo-dastatze ekintzekin borobildua.

Jauregian Arabako plater tipikoen eta hiriko jatetxe ezagunen errezetak bildu dira, lurraldearen kultura gastronomikoaren eta jatetxeen erakuslehio gisa. Aurtengo udako turismo-kanpainiako ekintzetako bat da erakusketa hau.


Erakusketaz gain, jauregian bertan gune bereziak antolatu dira, bakoitzean ekintza desberdin bat eskeiniz. Hala nola, nekazaritza ekologikoari buruzko gune bat jauregiko kapilla zaharrean eta ardo eta txakolinari buruzko txokoa liburutegian.


Eskoriatza Eskibeleko jauregia izan zen Gasteizko lehenengo Ostalaritza Eskolaren egoitza eta arrazoi honengatik aukeratu da jauregia erakusketa bertan egiteko.


Zaporearen Sustraiak

Non? Eskoriaza Eskibel jauregian

Noiz? Uztailak 19tik irailak 27ra.

Ordutegia: goizez (11:30etatik 13:30etara) eta arratsaldez (17:30etatik 20:00etara).


Gune bereziak:

Nekazaritza ekologikoa: Eskoriaza Eskibeleko kapilla zaharrean.

Ardo eta txakolinaren txokoa: Eskoriaza Eskibeleko liburutegia.

Gatz-harana.


Kurtsoak eta dastamenak:

Abeltzain-mundua: gazta eta Arabako Txakolinaren dastamena, uztailak 27.

Baratzeko produktuak: Añanako gatza eta Arabako Errioxako olioa, abuztuak 17.

Babarrunak sakramentuekin: kurtsoa, abuztuak 24.

Tailer goxoa: mami elaborazioa Euskal Esnearekin, ezti eta beste goxoekin, irailak 21.

Ordutegia: arratsaldeko 18:00etan.

Prezioa: 6€

Izen ematea: Turismo bulegoan.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide