Kaleratzeen aurkako protestak Gasteizen

hirinet 2013ko uzt. 23a, 12:10

kutxabank-kaleratzeak2013an 44 kaleratze izan dira Araban eta hauetatik 20 Kutxabankekin hipoteka adostuta zeukaten pertsonena izan dira. Hori dela eta, Kaleratzeak Stop Araba plataformak Kutxabanken aurkako hainbat protesta burutuko ditu datorren asteburuan.

Uztailaren 26an, ostiralean, kale ekintza berezia egingo dute eta larunbatean, berriz, kontzentrazioa eta ‘txorizada’ egingo dute Andra Mari Zuriaren plazan, eguerdiko 12.00etatik aurrera.


 

 

Kaleratzeak Stop Araba plataformak emandako datuen arabera, 44 kaleratze hauetatik 20 Kutxabankek egin ditu, 5 Laboral Kutxak, 4, Banco Popularrek eta UCIk, 3 Santanderrek,  2 Banestok eta Caixabankek eta bana BBVAk, Bankiak eta Pastorrek.

Horrela, Kutxabankek kaleratzeak gauzatzeari uzten baldin badio, arazoaren %50 konponduta egongo zela adierazi du plataformak eta Kutxabankeko Administrazio Kontseiluan dauden PPri eta PNVri konponbidea bilatzea eskatu die.

 


ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide