'Euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria' Koldo Mitxelenaren esaldia du ardatz 'Badu, bada' erakusketak ; hori abiapuntu hartuta, mundu eleanitzaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzat hausnartzeko gunea da. Edonork hizkuntzen iraupenaren eta bizikidetzaren inguruan esateko duena adiera ahal izango du erakusketa fisikoan eta birtualean. Joxean Muñoz, egungo kultura sailburuordea, izan da espazio aldakor honen komisarioa.
Arabako Foru Aldundiko Euskara Zerbitzuko teknikariek gaur dute bilera erakusketako arduradunekin Donostian zehaztu gabeko kontu batzuk argitzeko. Erakusketak egitarau parte-hartzaile eta dinamikoa nahi du izan eta horretarako euskararen inguruan aritzen diren eragileekin elkarlana sustatzeko asmoa agertu zuen Iciar Lamarainek.
Adin guztietako publikoari zuzenduta dago 'Badu, bada' eta 'euskaldun ez direnentzat bereziki pentsatuta' aipatu zuen Euskara diputatuak. Halaber, bisita gidatuak antolatuz Araba osoko biztanleak erakartzen saiatuko dira.
