Pajaro1 Pajaro 2 bikoteak emango dio hasiera gauari. Bateria eta kitarra batekin, David Madinabeitia eta Álvaro Larrory gasteiztarrek pop-rockeko emanaldi berezi bat eskainiko dute. Hauen atzetik, Mungiako Belako laukoteak hartuko du eszenatokia eta Iruñetik datozen Wilhelm & the Dancing Animalsek emango diote bukaera gauari.
Amaiera ekitaldi hau Uda Place ekimenaren barnean antolatu dute Gauekoak, Hor Dago! tabernak eta Montehermosok. Uda Place izenpean datorkigu Farelinako lorategietan udan zehar antolatuko diren kontzertu eta ekintza desberdinak.
Gauekoak denboraldiaren amaiera festa
Non? Farelina lorategietan
Noiz? Uztailak 20, larunbata 21:00etatik aurrera
Taldeak:
21:00etan Pajaro1 Pajaro 2
22:00etan Belako
23:15etan Wilhelm & the Dancing Animals

Larunbat honetan emango dio amaiera Gauekoak bere denboraldiari. Urte osoan zehar kontzertuak eta ekimen desberdinak antolatu ondoren, Farelinako lorategian itxiko dute aurtengo programazioa Belako, Pajaro1 Pajaro2 eta Wilhelm & the Dancing Animals taldeen kontzertuak eskeiniz.