Horiek horrela, uztailaren 20an indarreran sartuko da Aldundiaren agindua eta landa eremuetan ez ezik, mendi publiko zein pribatuetan, parketxe naturaletan, aisialdi guneetan eta errepideetako atseden guneetan ere debekatuta egongo da sua piztea. Baldintza klimatologikoak aldatu bitartean, indarrean mantenduko da debekua eta agindua hausteak 1000 euroko isuna ekar lezake baita eragindako kalteak ordaindu behar izatea ere.
Hala eta guztiz ere, momentuz eta arrisku egoerarik eman ezean, barbakoa egiteko aukera egongo da zenbait lekutan. Sua pizteko debekuak 17 aisialdi guneetan dauden adreiluzko, harrizko eta porlanazko barbakoei ez die eragingo, tximinia dutenei alegia.
Ondorengo aisialdi guneetako barbakoetan sua piztea baimenduta dago:
- Aramaio: Andra Mari Ibarra eta Marisela
- Guardia: Berberana
- Samaniego: El Cristo
- Estibaliz
- Herrera: Ezpeldi
- Baranbio: Garrastatxu
- Jugo: Jugatxi
- Maroño: Maroñoko urtegia
- Izarra: Ortuño
- Bastida: San Gines
- Billoda: San Pelayo
- Amurrio: San Roke
- Gauna: San Vitor
- Done Bikendi Arana: Santa Teodosia
- Urrunaga: Sorgimendi
- Legutio: Zabalain
Irudia: Arabako Lanak
Bihartik aurrera, edozein landa eremutan sua pizteko debekua zabaldu du Arabako Foru Aldundiak. Urtero uda iristen denean, tenperaturak igotzearekin batera prezipitazioak murriztu egiten dira, halaber, hezetasuna ere txikiagoa da eta; horregatik, eremu hauetan suteak egoteko arriskuak gora egiten du.