Uztaileko azken larunbatean Trebiñuk euskaljaiaren 13. edizioa ospatuko du. Oraingoan Baxauri izan da aukeratutako herria eta urtero bezala egitarua oparoa izango da.
Noiz? UZTAILAren 27an, larunbatean, egun osoan zehar
Non? BAXAURI (Trebiñu)
Zer? Txangoa, pilota, jokoak, bertso-pelota, herri-bazkaria, ikuskizunak, dantza-plaza...
Egitarau osoa: euskaraba.com
Antolatzaileak: Baxauri Elkartea eta Gutxisolo Elkartea
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.